XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ROBUSTIANA MUJIKA EGAÑA,Robustiana Mujika Egaña,
Idazle bezala ospea hartzera heldu zen gerra aurreko garaian.
Antzerkia, olerkia eta kontagintza zituen berak erabilitako gai nagusiak.
Baina liburuak ere idatzi zituen eta zenbait literatur sari jaso ere bai.
Hara hemen hauen berri: Miren Itziar?i idazkiak eta olerkiak
(Zornotza, 1923).
Euzkaltzale Bazkuna zeritzan elkartean saritutako lana.
Idazki aberkoiak dira eta hortik zetorkion garai hartako goresmena.
Hemeretzi gutunek eta hogeitahiru olerkik osatzen dute liburua.
Gutunen bidez, emakume abertzaleen eginkizunak zer ziren adierazten zuen.
Bertako XIV, XV eta XVI. idazkiak, emakumezkoei euskararen alde kontseiluzkoak dira.
Olerkiak berriz, naturaren eta gure herriaren edertasunari eskainiak dira gehienak.
Bertako
Gogo-oñazeak
(Tolosa, 1934). Hiru ekitaldidun antzerkia,
Gabon
(Tolosa, 1935). Haurrentzako bakarrizketazko antzerkia.
Hau ere, Gogo-oñazeak
bezala, 1934an Tolosan ospatu zen II. antzerki sariketan saritua. Garai haietan, zein bata eta zein bestea errepresentatuak izan ziren.
Joan Joxe
(1936). Hiru ataldun antzerkia, Oñatin egin zen
Handik lasterrera etorri zen Espainiako gerra eta Gasteizko apezpikutegian galdu zen lan hau.
Egilea bera, herbesteratua izan zen eta urte asko kanpoan egin ondorean itzuli zen.
Euskal lanetan aritzeko ez zuen aurkitu giro egokirik, baina hala ere zerbait egin zuen.
Esan beharra dago garai hartako beste zenbait idazlek bezala, lehendik euskarazko literaturarik ez bagenu bezala idazten zuela, lehengoen euskarazko hitzen erabilkera ezagutu gabe, hitz asko lehendik diren ala ez begiratu gabe hitz berriak asmatuz, neologismoz beterik.
Eta, Tene ez zen haien artean joera hori
Eskerrak horri, bere lanak irakurgaiago dira, nahiz eta ideia aldetik atzerakoiak izan.
Gerraostean zenbait artikulu eta ipuin idatzi zituen Debako jaien programetan.
Oso gutti bestelako kultur aldizkarietan.
Tenek, bere zahartzaroko ajeen artean bizialdiak ere izaten zituen eta hala adierazi zigun 1964.ean Ondarroan Txomin Agirreren mendeurrena ospatzeko eratu ziren literatur lehiaketetan, nekazari bizitzari buruzko gaian lehen saria irabaziaz.